HAMAIKA BEGIRADA Kongresua. Kontsumo arduratsuaren eta ekonomia sozial eta solidarioaren proposamen feministak. Eman izena!

08/09/2017

SETEM Euskadi

siguiente

SETEM Hego Haizeatik Hamaika Begirada *Kon-gresura gonbidatzen zaitugu. Kongresua Vitoria-Gasteizko Goiuri jauregian egingo da, urriaren 19an eta 20an, kontsumo arduratsuko eta ekonomia sozial eta solidarioko hainbat proposamen feminista bilduta, egitarauan jasotzen den bezala. Kongresua dohainik izango da, baina izena ematea derrigorrezkoa da. Horretarako, bete formulario HAU.

Kontsumo kontziente, arduratsu eta eraldatzaileak arreta berezia jartzen du indarreko sistema patriarkalari eusten dioten desparekotasunetan eta nagusi diren balio matxistak ez berrekoizteko proposamen feministetan. Ikuspegi horretatik, SETEMek hainbat ikerlan argitaratu ditu, indarkeria matxisten, ekoizpen-prozesuen eta kontsumoen arteko loturak identifikatzen dituztenak.

Kongresu hau antolatuz, lotura horiek kuestionatzen dituzten ereduak identifikatu nahi ditugu, lotura horiekin hautsi egiten duten eta alternatibak proposatzen dituzten eredu batzuk, berdintasun erreal baterantz pausoak emateko helburuz. Bi jardunalditan banaturik, kongresuak hiru ardatz izango ditu:

  • Bidezko merkataritza, elikadura-burujabetza, eta sexu- eta genero-aniztasunak
  • Antolakuntza-prozesu ez-heteropatriarkalak
  • Ekonomia sozial eta solidarioan estalita ez dauden espazioak begirada feminista gehitzeko

Kongresu honetan estatutik zein Latinoamerikatik etorriko diren hainbat hizlarik parte hartuko dute. Laster egitarau osoa eta hizlari-zerrenda izango ditugu eskuragarri.

Horrez gain, esperientzien azoka moduko bat izango da, non alternatibak erakutsiko diren. Bertan parte-hartzera gonbidatzen zaitugu.

Irakurtzen ari zarena gustatzen? Orduan, izena eman dezakezu esteka HONETAN dagoeneko lekua gordetzeko...

 

*Kon-gresua: “bildu eta elkarrekin pausoak eman” nahi dituzten horiekin, hain zuzen (horixe da, bada, kon-gresuaren asmoa: congredi (elkarrekin joan, bildu). Latinezko aditz horren osagaiak con- aurrizkia (elkarrekin) eta gradi aditz bakuna (pausoak eman, ibili) dira.

Informazio gehiago:

- Kontsultatu HEMEN Kon-gresuaren egitaraua

- Indarkeria kontsumitzen dugu? ikerlana HEMEN

- Finantzak eta genero-desberdinkeriak ikerlana HEMEN