Gasteizko gizarte etxeetako bidezko merkataritzaren eta kontsumo arduratsuaren inguruko katalogoa

14/12/2020

SETEM Euskadi

siguiente

Gasteizko Zentzuz Saretik, Bidezko Merkataritzaren eta Kontsumo Arduratsuaren Sareak, udalaren lankidetza-arloaren eta gizarte-etxeen arduradunaren laguntzarekin, hainbat erakunde Bidezko Merkataritzaren eta Kontsumo arduratsuaren inguruan eskain ditzakegun jarduera eta baliabide guztiak bilduko dituen material bat sortzeko beharra hauteman dugu.

Horregatik, gaur, 2020ko abenduaren 14an, epea irekiko dugu Gasteizko erakunde eta entidade desberdinei katalogoan sartu nahi dituzten baliabideak/jarduerak igo dezaten.

Bidezko Merkataritza eta Kontsumo Arduratsuaren baliabideen katalogo hau gizarte-etxeentzako barne-dokumentua izango da, eta udaleko arlo desberdinetan aurkeztuko da.

Erakunde/entitate bakoitzak gehienez 4 baliabide/jarduera igo ahal izango ditu katalogoan, eta urtero irekiko da epe berri bat, baliabide gehiago igotzeko edota aldatzeko, material interesgarri berririk egonez gero.

Epea urtarrilaren 14ra arte egongo da zabalik.

NOLA IGO JARDUERA ETA BALIABIDE BERRIAK

  1. Hemen bete dezakezu inprimakia: https://labur.eus/LjWiX
  2. Plantilla deskargatu hemen eta hona bidali: vitoria-gasteiz@setem.org


Zalantzaren bat izanez gero, jar zaitez gurekin harremanetan: vitoria-gasteiz@setem.org

Hemen duzu informazio guztia: https://labur.eus/1PxKa.

MILA ESKER PARTEHARTZEAGATIK!

Argazkia: Zentzuz