Gasteiz konexioan: lankidetzan osasunean

17/11/2020

SETEM Euskadi

siguiente

Zer egin dezakegu bizi dugun egoerari aurre egiteko? Elkartasuna da erantzuna.

“Gasteiz en Conexión” ekimenaren aurtengo edizioan parte hartzera gonbidatu nahi zaitugu. Euskadiko GGKEen Koordinakundeak bultzatu duen jarduera da eta gasteiztarren eta munduaren eta elkartasun globalaren arteko lotura balioestu ta sustatu xedez.

Aurten, ezin bestela izan, "Osasunean lankidetzan" izenburupean,  programak osasuna eta elkartasuna izango ditu ardatz gisa;  garai honetan gure gizartea markatu duten eta markatzen ari diren bi alderdi, hain zuzen ere.

Horren harira, Gorka Aguinagalde aktoreak gidatuko gaitu topaketa honetan. Tokiko eta nazioarteko lekukotza inspiratzaileak partekatuko dituzte, baita sari solidarioak ere. Gainera, kulturarako eta entretenimendurako lekua izango da Kai Nakai gasteiztarraren eta Pez Limbo antzerki taldearen "Homo Amabilis" antzezlanarekin. Kontsulta ezazu HEMEN programa osoa!

Ostegunean, hilak 19, 19:00etan, Aldabe antzokitik streaming bidez, hartu parte zure familiarekin zuzenean zure zure etxetik, https://youtu.be/6HWyRYey6h4 helbidearen bidez.

Gustura jakingo dugu berriro ere elkarrekin gaudela honetan.

Zain gaituzu!

Gasteiz konexioan 2020. Argazkia: Coordinadora ONGD Euskadi

Informazio gehiago:

- Sartu HEMEN Gasteiz en conexión jardunaldiaren inguruko informazio osoa jasotzeko