Fabricando Mujeres 2.0 dokumentalaren estreinaldia Zinebin

20/11/2020

SETEM Euskadi

siguiente

Badago hemen Fabricando Mujeres dokumental elebidunaren bigarren zatia! Azaroaren 19an Fabricando Mujeres 2.0 estreinatu zen Bilboko Zinebin, “Bertoko Begiradak” sekzioan.

Maitek, 80 dituela, hautabideak bilatzen jarraitzen du Emakumeen Lantegiak  mugikorren, energiaren edo fikziozko telesailen bidez zabaltzen dituen estereotipoak ugaritzen direla ikusita. Horretarako, laguntzaile-sare handia du, eta haiekin bere kezkak ez ezik borroka ere partekatzen ditu.

Al Borde Films-ek SETEM Hego Haizea-rentzat sortu duen ikus-entzunezko lan hori, 55 minutukoa, 2018an estreinatu genuen dokumentalaren jarraipena da (hura ESTEKA HONETAN dago ikusgai). Fabricando Mujeres 2.0 dokumentalean, energiaren kontsumoan, fikziozko telesailetan eta teknologia mugikorraren erabileran gertatzen diren indarkeria matxistak jorratzen dira. SETEMek horren gainean ‘¿Consumimos violencia?’ izenburupean argitaratu dituen ikerketak ditu oinarri lan horrek.

Jarrai gaitzazu arretaz egunotan Maitek Fabricando Mujeres 2.0 dokumentalean aurkitzen dituen hautabide berriak ikusteko!

Anna R. Costa kolaboratzailetako bat da.

Informazio gehiago:

- Oraindik ikusi ez baduzu, sartu HEMEN eta ikusi lehenengo Fabricando Mujeres