Euskaraldia hasi da eta SETEMek bat egin du ariguneekin

20/11/2020

SETEM Euskadi

siguiente

Azaroaren 20tik abenduaren 4ra arte ekingo diogu Euskaraldiari, bai kalean baita SETEM Hego Haizearen barne ere. Izan ere, 15 egunez gure hizkuntza ohiturak eraldatzeko aukera honekin bat egin dugu. Eta ez bakarrik gure kideek maila indibidualean.

Euskaraldiak erakundeetan euskaraz gehiago, gehiagorekin eta gehiagotan egiteko ariguneak osatzeko deia egin du, eta SETEMen harrera ona izan du ideiak. Gure barneko euskararen erabilerari buruzko azterketa egin ondoren, lau barne-arigune eta bi kanpo-arigune osatzeko erabakia hartu dugu.

Gure konpromisua ondoko taldeetan hartu dugu, hain zuzen ere:

Barne-ariguneak: sareen, barne-komunikazioaren, eta feminismoa sustatzeko taldearen prozesuetan, eta koordinazioaren batzordearen taldean.

Kanpo-ariguneak: Donostiako eta Gasteizko bulegoak.

Animatu eta eman hauspoa euskarari!

SETEM Hego Haizea Euskaraldian.