Ekuadorreko meatzaritza-erauzketaren aurka, lurraldeen defentsa

27/11/2019

SETEM Euskadi

siguiente

Ondorengo egunetan Ivonne Ramos izango dugu gure artean, Ekuadorreko Acción Ecológica erakundekoa. Acción Ecológica SETEMen erakundekidea da eta klima aldaketaren aurkako borrokaren eta meatzaritza- eta petrolio-estrakzioaren gisako mehatxuen aurkako lurralde eta herri indigenen aldeko defentsaren erreferente da Ekuadorren.

Gai horien eta beste batzuen inguruan arituko gara Ivonnerekin izango ditugun bilera eta jarduera irekietan. Ostegunean, hilak 28, Euskadiko Garapenerako GKEen Koordinakundeak antolatu duen  ekitaldian, ‘Gasteiz en conexión’ izenekoan, parte hartuko du. Arratsaldeko 18:30ean izango da Aldabe Gizarte Etxean.

Ondoren, abenduaren 2an, astelehena, Ekologistak Martxan erakundearekin batera Donostian antolatu dugun jardueran izango da, arratsaldeko 19:00etan. ‘Luurraldea defendatzeko borrokak. Estraktibismoaren kontrako erresistentziak Ekuadorren’ izeneko jarduera horretan, ekologismoaren gainean arituko gara, Txoko Internazionalistan.

Egun, SETEM eta Acción Ecológica elkarlanean ari gara “Construcción del buen vivir para defensoras de derechos sociales y medioambientales a través del Ecofeminismo y los Derechos de la Naturaleza” proiektuan, Donostiako Udalaren babesaz. Proiektu horri esker formazioa ari gara sustatzen erauzketen aurkako lurraldeen defentsarekin lotutako gaien inguruan. Era berean, nazioarteko artikulazioa sendotzen ari gara, batik bat eskubide sozialak eta ingurumeneko eskubideak defendatzen dituzten emakumeen Latinoamerikako sarearekin (Red Latinoamericana de Mujeres Defensoras de Derechos Sociales y Ambientales).

Gertura zaitez erakunde interesgarri honen berri izatera eta ezagu ezazu Acción Ecológikak bioaniztasun handienetakoa duen herrialdeetako batean lurraldeak defendatzeko egiten duen lana.

Argazkia: Acción Ecológica

Acción Ecológica, Donostian topaketa irekia.

Informazio gehiago:

- HORRELAKOA izango da 'Gasteiz konexioan' ekimena

- 'Meatzaritzak hil egiten du' triptikoa INFO