Bizi martxa: Pobreziaren aurkako Nazioarteko Eguna 2020

14/10/2020

SETEM Euskadi

siguiente

Donostiako Zero Pobrezia plataformak bizikleta-martxa herrikoi erreibindikatzaile bat antolatu du, larunbat honetarako, urriaren 17rako, Pobreziaren aurkako Nazioarteko Eguna. Haizearen Orrazitik irtengo da, 12:00etan, eta Saguesen amaituko da.

Aurten 15 urte beteko ditu plataformak, zeinek bidegiten jarraituko du pobreziaren aurka. Gaitz hori  ezabatzeko aukera lehenengo belaunaldia gara. Irakurri HEMEN manifestua.

COVID-19aren aurkako segurtasun-neurriak hartuko dira: maskara, segurtasun-distantzia eta esku-higienea…

Zero Pobrezia Donostiako 21 erakunde eta gizarte-mugimendu biltzen dituen plataforma da, pobreziaren eta desberdintasunen aurka borrokatzeko, eta SETEMek Euskadiko GGKEen Koordinakundearen bidez parte hartzen dugu.

Argazkia: Coordinadora ONGD Euskadi

Bideoa: Coordinadora ONGD Euskadi