Bidezko merkataritza eta generoa uzartzen duen unitate didaktikoa

17/12/2019

SETEM Euskadi

siguiente

SETEM Hego Haizea GGKEak eta Sagarrak elkarte ekologistak prestatu dugun material bat (unitate didaktikoa) partekatu nahi dugu, zuen interesekoa izango delakoan. Bidezko Merkataritza eta genero ikuspegia uztartzen ditu unitateak. Badira urte asko Basauri udalerrian lankidetzan aritzen garela, genero-ikuspegia duen kontsumo kritiko, arduratsu eta eraldatzaile bat nahiz haren inguruko debatea sustatzeko.

Unitate honen helburua da debatea eta gogoeta bultzatzea bidezko merkataritzaren arloan ikuspegi feminista gehitzearen inguruan. Bidezko merkataritzako hainbat erakundek 2017an aurrera eraman zuten prozesu baten emaitza da (SETEM Hego Haizea, Equipare, Medicus Mundi Araba, Kidenda, Maquita, Grupo Social FEPP eta K’inal Antsetik), eta hura da, hain zuzen, dinamika hau garatzeko argudioen eta lanaren oinarria. Horregatik, unitate honi erantsita aipatutako prozesuan taxutu zen agiria dator, “Bidezko merkataritza: genero-ikuspegia barneratzeko orientabideak”.

Zuentzat interesgarria izatea espero dugu, eta erabiltzera animatzen zaituztegu, mugitu ohi zareten espazioetan (zentroak, taldeak, elkarteak, etab.)

Argazkia: Coordinadora Estatal de Comercio Justo

Informazio gehiago:

- Klikatu HEMEN gida didaktikoa deskargatu ahal izateko

- Deskargatu HEMEN “Bidezko merkataritza: genero-ikuspegia barneratzeko orientabideak”