Atzerako kontaketa #fESStarentzat!!

06/11/2019

SETEM Euskadi

siguiente

Euskadiko Ekonomia Sozial eta Solidarioaren urteko ekitaldirik nagusiaren txanda heldu da! Datorren azaroaren 8an eta 9an izango da, Bilboko Zabalgune Merkatuan eta berri sorta bat dakar... Ohiko Azoka oroitzen duzu? Ba ez da horrelakoa izango... Aurten #fESSta ospatuko baitugu!

fESSta ez da soilik azoka bat, partekatzeko, ikasteko eta, batez ere, ospatzeko leku bat baizik. Stand arrunten ordez, txoko tematikoak izango ditugu, Merkatu Sozialaren alternatiba ezberdinak ezagutzeko. Produktu zein zerbitzuen salmentara eskainitako guneez gain, hainbat txoko izango ditugusentsibilizazio  tailer eta dinamikekin.

SETEMetik joateko gonbidapena luzatu nahi dizuegu. fabricandomujeres.org dokumental interaktiboaren aurkezpen bat egingo dugu.

Programa
Hitzaldi txikiak eta tailer inspiratzaileak izango ditugu Ekonomia Sozial eta Solidarioaren funtsezko hainbat gai ezagutzeko. Ondorengo galdeeri erantzungo diegu; Zer gertatzen da etxebizitza hutsekin? Zer dira etxebizitza komunitarioak? Zein da klima aldaketaren eta elikadura burujabetzaren arteko erlazioa? Zer da Sorkuntza proiektua? Ba al dago migratzaileen ekintzailetzarik Euskal Herrian?

Aurten feminismoa erdigunean jarri dugu Bizitza Erdian txokoarekin, beraz ez ahaztu bere lorategitik pasatzea erlaxatu eta zenbait jardueratan parte hartzeko. Escape Room, txosna eta ekintza oparo izango ditugu... baita txikigune ere!

Begiratu programazioa eta... etorri!

Argazkia: REAS Euskadi

Bideoa:

Informazio gehiago:

- #fESSta-ren webgunea HEMEN

- Kontsultatu HEMEN #fESStaren programa